Skip to main content

Rebecca Cheptegei kirolaria hil du bere mutilagunak

Kirola

2024, ira. 05 - 17:09

Rebecca Cheptegei ugandako maratoilaria Kenyako ospitale batean hil da ostegun honetan. Mutilagunak gasolinaz busti eta su eman zion igandean Kenyako Trans Nzoia konderrian. 33 urteko atleta ospitalera eraman zuten urgentziaz, gorputzaren %80an erredurak zeuzkalako. Ustezko hiltzaileak erredura larriak jasan zituen ere eta ospitale berdinean dago. Kenyako Poliziak adierazi duenez, kirolaria seme-alabekin elizan zegoela bikotekidea haren etxean sartu zen. Cheptegei etxera itzuli zenean, gizona gasolinaz betetako bidoi batekin zain zegoen. Gainera bota zion erregaia eta su eman zion. Cheptegei Parisko Olinpiar Jokoetan lehiatu zen.