Ruiz de Infante eta Mendiburu bikoteak irabazi du Ados pilotak antolatutako San Fermin torneoa
Kirola
2023, uzt. 05 - 18:07
Ruiz de Infante eta Mendiburu bikotea 22-10 emaitzarekin gailendu zaie Iturriaga eta Etxebesteri. Beterotasuna eta gaztetasuna aurrez aurre izan dira Labrit pilotalekuan. Erratzuko Etxelebert pilotalekuan lortu zuten finalerako txartela Ruiz Infantek eta Mendiburuk. Ados Pilota elkarteak eta Iruñeko Peñen Federazioak antolatu dute torneoa. Torneo antolatzen duten bigarren aldia izan da. Aurten, Saray bularreko minbiziaren aurkako elkartearen alde egin dute jaialdia.
Finala baino lehen, pilota goxua, pilota mistoa eta pilota egokitutako partidak egon dira arratsaldean zehar. Halaber, Iruñeko peñek San Ferminetako pankarten sari banaketa egin dute.
Finala baino lehen, pilota goxua, pilota mistoa eta pilota egokitutako partidak egon dira arratsaldean zehar. Halaber, Iruñeko peñek San Ferminetako pankarten sari banaketa egin dute.