Tokioko Olinpiar Jokoetan mezu politiko edo sozialek debekatuta jarraituko dute
Kirola
2021, api. 23 - 11:04
Tokioko Olinpiar Jokoetan mezu politiko edo sozialek debekatuta jarraituko dutela adierazi du Nazioarteko Olinpiar Batzordeak. Legea, asteazkenean berriztatu zuten, Atletismoko Batzordearen gomendioei kasu eginda. Beraz, kirolariek, ezin izango dituzte manifestazioak eta protestak egin podiumean, estadioetan edo zeremonia ezberdinetan.