Tourreko Irteera Handian errepideak eta balkoiak ikurrinez betetzera animatu dituzte zaleak
Kirola
2023, ots. 14 - 06:02
2023ko Frantziako Tourra Bilbotik abiatuko da uztailaren 1ean eta orotara, laur etapa igaroko dira Euskal Herriko errepideetatik. Astelehen honetan, Tourraren Irteera Handia iritsi bitartean egingo diren ekitaldien berri eman dute Bilboko Azkuna Zentroan.
Martxoaren 22an Tissot erloju klasikoa instalatuko da Bilbon, eta hurrengo egunean 100 eguneko atzerako kontaketaren hasierari ekingo zaio. Horrez gain, Bilbo, Gasteiz eta Donostiako eraikin enblematikoak horiz argiztatuko dira. Maiatzaren 13an Donostia-Baiona-Donostia lasterketa zikloturista egingo da eta ekainaren 24an Gasteizko Proba Zikloturista.
Eguna hurbildu ahala, ekitaldien zabalkundea handiagoa izango da.