Txaro Tomasena bihurtu da Gibraltarko itsasartea igerian zeharkatu duen emakumerik helduena
Kirola
Aurretik, Angela Elda Marchettik zuen titulua, 69 urterekin. 77 urteko urnietarra 6 ordu eta 23 minutuan heldu zen helmugara. 16,2 kilometrok banatzen dute Tarifa eta Cires muturreko kai muturra. 50 urterekin sartu zen lehen aldiz igerileku batean, eta 65 urterekin osatu zuen bere lehen triatloia.