Tximist espedizioaren 50. urteurrena oroitzeko erakusketa ikusgai da Gasteizen
Kirola
2024, eka. 27 - 12:06
1974ko maiatzean Everest mendia eskalatzeko espedizioa egin zuten 16 lagunek. Tximist enpresa gasteiztarrak finantzatu zuen bidaia eta Everestera eginiko lehenengo espedizio euskalduna izan zen. Ez ziren gailurrera ailegatu, 320 metro eskasetara geratu ziren. Hala ere, hurrengo urteetan egongo ziren espedizioetarako bidea ireki zuten. 50 urte pasa dira ordutik eta urteurren berezi hau ospatzeko erakusketa bat prestatu dute. Gasteizko Amarika aretoan jarri dute ikusgai, espedizioaren argazkiak, oroigarriak eta bestelako objektuekin.