Uztailaren 29an bozkatuko da Euskadiko Pilota Selekzioa nazioarteko kide
Kirola
2023, eka. 13 - 06:06
Bozketan parte hartzen duten bi herenen babesa behar da estatutuak aldatzeko. Egun, 33 herrialdek dute ordezkaritza Nazioarteko Federazioan. Estatutuak aldatzen badira, beste bozketa bat egingo da Euskadiko Federazioa kide gisa onartuko duten ala ez erabakitzeko. Kide gisa onartuz gero, Euskadiko Federazioko pilotariek nazioarteko lehiaketa guztiak jokatuko lituzkete.
Espainiako Federazioak jada esana du ezetz bozkatuko duela. Euskadiko Federazioaren asmoak Espainiako Federazioaren aurkako erasoa dela uste du.
Espainiako Federazioak jada esana du ezetz bozkatuko duela. Euskadiko Federazioaren asmoak Espainiako Federazioaren aurkako erasoa dela uste du.