Skip to main content

Volleringek irabazi du Emakumezkoen Itzulia

Kirola

2022, Maiatza 16 - 08:05
Demi Vollering (SD Worx) herbeheretarrak irabazi du emakumezkoen Itzuliaren lehen edizioa, hiru etapetan nagusituta. Pauliena Rooijakkers herbeheretarra izan da bigarren postuan sailkapen orokorrean, eta Kristen Faulkner estatubatuarra, hirugarren. Helmugarako zortzi kilometro behar zirela ihes egin du, Murgil tontorrerako aldapa igotzen utzi ditu gainerakoak atzean. Irabazlearengandik 15 segundora sartu dira jarraitzaileak, hamar txirrindulariko taldean.
Hamaika Telebista