Wine Run lasterketaren VI. edizioa Eltziegon egingo da urriaren 29an
Kirola
Mikel Claver
2023, urr. 19 - 13:10
Probaren VI. edizioa Eltziegon egingo da hiru modalitate ezberdinekin: 10 eta 20 kilometroko lasterketak eta 10 kilometroko martxa herrikoia. Azkeneko honen ibilbidea herriko mahasti eta upategietatik igaroko da. Osotara hiru upategi bisitatuko ditu, bakoitzean ardo bana hartzeko aukerarekin. Kirol probarekin batera, tokiko produktuak dastatzeko aukera emango duen Ardo eta Pintxo Azoka ere egongo da Eltziegon, urriaren 29an.

















