Zabalak eta Lasok Buruz Buruko Txapelketako finalerdia jokatuko dute, maiatzaren 18an, Labriten
Kirola
2024, Maiatza 14 - 13:05
Javi Zabalak eta Unai Lasok Buruz Buruko Txapelketako finalerdia jokatuko dute maiatzaren 18an Labriten. Ligaxka igarota, lau dira 2024an esku profesionaleko koroa irabazteko hautagaiak. Jokin Altuna eta Javier Zabala, Aspekoak; Unai Laso eta Iñaki Artola, Baikokoak. Nafar bat, bi gipuzkoar eta errioxar bat. Bakoitza Labriteko (Laso-Zabala) eta Atano III.eko (Altuna-Artola) hitzordura egoera desberdinekin iritsiko da.
Gaur egin dute pilota aukeraketa, lau minutu eskasetan egin dute, bi sorta oso antzekoekin. Bakoitzak pilota biziago bat aukeratu du, eta beste bat lasaiagoa.
Gaur egin dute pilota aukeraketa, lau minutu eskasetan egin dute, bi sorta oso antzekoekin. Bakoitzak pilota biziago bat aukeratu du, eta beste bat lasaiagoa.