'Kuxkuxean' jaio da, Nafarroako soinuak ezagutzeko zikloa
Kultura
2024, eka. 04 - 14:06
Navarra Musika Batzordeak eta Iruñeko Udalak batera antolatutako zikloa da. 6 emanaldi izango ditu, ZENTRALeko 2. aretoan. Zikloa duela gutxi beren lanak argitaratu dituzten talde eta artista nafarrak sustatzeko helburuarekin sortu da. Ekainean eta urrian bananduko dira sei kontzertu horiek. Redox, Javi Robles, Mouth, Lausoka, Estela Julia eta Deserrite egonen dira.