Skip to main content

‘Nahiak’ kantata obra sinfoniko-korala taularatuko dute igande honetan Baluarten

Kultura

2024, ira. 25 - 14:09
Baluarteko areto nagusiak ‘Nahiak Kantata’ emanaldia hartuko du igandean, Iñigo Casalíren musika eta Iñigo Legorbururen testua dituen obra sinfoniko-korala. Musikari eta bakarlarien artean 200 interprete inguru izanen dituen emanaldiak Iruñeko Udalaren laguntza du. Lana Errenteriako Udalaren enkarguz sortu zuten, hiriaren sorreraren 700. urteurrena ospatzeko. ‘Nahiak kantata’ 2021eko apirilaren 30ean estreinatu zen eta harrera beroa izan zuen.