"Nestor Basterretxea. Artxiboa", maiatzaren 10etik irailaren 23ra Artiumen
Kultura
2024, Maiatza 10 - 11:05
Erakusketak bat egiten du artistaren jaiotzaren mendeurrenarekin. Artistaren dokumentu-funtsa da erakusketa honen muina, familiak museoari 2023an emana. Erakusketa, besteak beste, idatzien, argazkien, gutunen, proiektu zinematografikoen, obra publikoen proiektuen, liburuxken eta artikuluen bidez gauzatu da. Proiektuak, pieza dokumental bakoitzaren nortasuna eta osotasuna zaintzearen garrantzia aitortzen du, eta, aldi berean, haietako bakoitzaren ahalmena azpimarratu nahi du inspirazio- eta ezagutza-iturri gisa.