Skip to main content

‘Solo (musika)’, Gasteizko Udal Musika Bandaren denboraldiko laugarren kontzertua

Kultura

2024, urt. 29 - 13:01
Gasteizko Udal Musika Bandak denboraldiko laugarren kontzertua eskainiko du asteazkenean, ‘Solo (musika)’ izenburuarekin. Lehenengo ikuskizunetan musika arkitektura edo zinema bezalako arteekin elkartu bazuten, Udal Bandaren kideek musikan baino ez den zentratzen kontzertua eskainiko dute oraingoan. Asteazkeneko programak hiru konposizio barneratzen ditu; Shelley Hanson-en ‘Seis Manuel ‘Islas y montañas’, Oscar Navarro-ren ‘Legacy’ eta David Maslanka-ren ‘4. Sinfonia’. Jose Antonio Masmano valentziarra izango da ‘Legacy’ lanaren oboe bakarlaria. Zailtasun handiko pieza da, oboearen historia aztertzen duena. Kontzertua asteazkenean, urtarrilaren 31n, izango da, arratsaldeko zazpi eta erdietan Gasteizko Principal Antzokian.
Hamaika Telebista