Skip to main content
1200x90 Zama Doinuz Arindu

“Txillidaren mapa” komikia

Kultura

2024, urr. 03 - 19:10
David Marto marrazkilari toledoarrak ostegun honetan aurkeztu du bere lehen lana. “Txillidaren mapa” du izena eta Hernaniko Txillida Leku museoan ondu du. Euskaraz zein gazteleraz plazaratu du. Euskal Herrian dauden obra publikoak jaso nahi izan ditu Martok. Marta da protagonista, eta aitonaren bitartez ezagutuko du Eduardo Txillida eskultorea. Aitona hiltzerakoan, Toledon Madrilen, Bartzelonan, Valladoliden eta Donostian dauden eskulturak ezagutzera doa.
Hamaika Telebista