Skip to main content

‘Vitoria. Pasodoble flamenco’ berrestreinatuko du Gasteizko Udal Musika Bandak

Kultura

2024, eka. 10 - 12:06
Orain dela gutxi aurkitutako partitura da, orain arte ezezaguna zena. Alfonso Martinez Ricok sinatutako pieza da, 1897an sortutakoa. Gasteizko udal musika bandan aritu eta gero Balmasedan ezarri zen egilea, herriko bandaren zuzendari kargua hartuz. Familia izan zuen bertan eta bere ondorengoak Gasteizen egongo dira ostiralean. Urte luzez isilpean egon den eta euren birraitonak sortutako melodia entzuteko aukera izango dute orain, ‘Historia partituratan’ kontzertuari esker. Hemeretzigarren mendearen bukaera eta hogeigarren mendearen hasierako lanak eskainiko ditu bandak. ‘Vitoria’ lanaren garrantzia ere azalduko dute, testuingurua gehituz. Ostiralean izango da, ekainaren 14an, arratsaldeko zazpietan Uraren Lorategi Sekretuan.
Hamaika Telebista