Skip to main content

‘20.000 especies de abejas’ filma, Europako Zinema eta Forque sarietan izendatua

Kultura

Zuzendari laudioarraren filmak Europako Zinema sarietako Discovery kategorian izendapena jaso du, zinemagile berrien lanak saritzen dituena. Sariak abenduaren 9an banatuko dira, Berlinen. ‘How to Have Sex’, ‘La Palisiada’, ‘Safe Place’, ‘The Quieta Migration’ eta ‘Vincent Mus Die’ filmekin lehiatuko da. Espainiar Estatuko zinema ekoizleen Forque sarietan ere izendapena jaso du, fikziozko film onenaren kategorian. Balioetan Heztea kategorian ere izendapena jaso du, ‘CampeoneX’, ‘Chinas’ eta ‘Te estoy amando locamente’ filmekin batera. ’20.000 especies de abejas’ filmak Berlineko Zinema jaialdiaren Urrezko Hartza-rengatik lehiatu zuen. Sofia Oterok, filmaren protagonistak, aktore onenaren saria irabazi zuen.