Skip to main content

20.000 pertsona eta 158 danborrada baino gehiagok hartuko dute parte San Sebastian Egunean

Kultura

2023, urt. 17 - 08:01
Aurtengo danborradan 20.411 pertsonek hartuko dute parte, San Sebastian egun jendetsuenean. Zazpi danborrada berri gehituta, 158 danborradek Sarriegiren martxak interpretatuko dituzte hiriko gune desberdinetan banatuta. Easo Abesbatzak eta Kresala Dantza taldeak hartuko dute parte bandera-igoera ekitaldian. Bandera jaisteak itxiko du 24 orduko festa.

Haur Danborradan 41 ikastetxetako 4.731 haurrek hartuko dute parte.
Hamaika Telebista