2025eko otsailean izango da Gasteizko Umbra Light Festival jaialdiaren IV. edizioa
Kultura
2024, Maiatza 28 - 11:05
‘Artea bakea da’ lelopean hiriko plaza, eraikin eta espazio publiko esanguratsuenak argiztatuko ditu egitasmoak, Erdi Aroko Hirigunean, Zabalgunean zein Gasteizko beste eremu batzuetan. Hiri espazioko esku-hartzeak, arte bisual digitaleko adierazpen artistikoak eta teknologia berriak biltzen ditu Umbra Light Festival jaialdiak. Hurrengo urterako hautatutako leloarekin arteak eta kulturak jendea batzeko gaitasun handia dutela azpimarratu nahi dute antolatzaileek.