Skip to main content

27. Hatortxu Rockaren egitaraua kaleratu da

Kultura

Sandra Urra

2022, urr. 18 - 13:10
Euskal Herriko elkartasun jaialdirik handienak beste edizio bat ospatuko du azaroaren 17an, Atarrabian. Oraindik bada bidea egiteke, baina helmugatik hurbil dagoela adierazi du antolakundeak, horregatik “Gertu ditugu, gertu gaude” lema aurkeztu dute honakoan. Guztira 17 musika talde taularatuko dira, zeinetatik 9 lehen aldiz izanen dira Hatortxu Rocken: La Furia, Bulego, Angelus Apatrida, Merina Gris, Segismundo Toxicómano, Odolkiak Ordainetan, Brigade Loco, Odei Barroso eta Raimundo el Canastero. Sarrerak dagoeneko salgai daude 25 euroko prezioan.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista