Otsailaren 13an, 40 Minutu Rock jaialdiaren atarian, Muguruzak kontzertua eskainiko du Durangon
Kultura
2025, ots. 04 - 10:02
40 minutu Rock jaialdiaren atarian Fermin Muguruzak kontzertu sorpresa eskainiko duela iragarri dute. Plateruena kultur aterpean izango da, otsailaren 13an, eta Durangoko KSKA kolektiboak ere parte hartuko du emanaldian. Kontzerturako sarrera guztiak minutu gutxian saldu dituztela jakinarazi dute.
Otsailaren 15ean ospatuko da 40 Minutu Rock Landako Gunean, 'Indarrak batuz askatasunerantz' lelopean.