40 Minutu Rock jaialdiak otsailaren 15eko kartela aurkeztu du
Kultura
2024, abe. 10 - 18:12
`Indarrak batuz askatasunerantz´ izango da aurtengo jaialdiko leloa. 2025eko 40 Minutu Rock jaialdian bi agertoki egongo dira Landako Gunean, Durangon. Gune Nagusian, Nakar, Anestesia, TOC, Sune, La Txama eta Dupla musikariek hartuko dute parte, esaterako. Karpan, berriz, Pelma & Luis Selektorrak, Fito Skins, Maruxak, Ganibet eta DJ Pezon arituko dira. Sarrerak eskuragarri daude dagoeneko, BIBE webgunean. Aurre-salmentako sarrerek 20 euro balio dute, eta egunean salduko dituztenak, ordea, 25 euro.
Etorkizunean ezagutaraziko dituzten Euskal Herriko hainbat puntutan ere erosi ahalko dira. Euskal musika, musika aldarrikatzailea eta jai giroa gustuko dutenei luzatu diete gonbidapena sustatzaileek. Gainera, aipamen berezia egingo diete laster amaituko diren Hartotxu Rock eta Lasterbidean jaialdiei. Hartotxu Rocki dagokionez, 25 urtez euskal musika jaialdi erreferentea izan dela esan dute sustatzaileek. Lasterbide lasterketari buruz, berriz, 10 urtez elkartasuna “bazter guztietara” zabaldu duela aipatu dute.