50.000 lagun baino gehiago Azkena Rock Festival-en 22.edizioan
Kultura
2024, eka. 24 - 15:06
Amaitu da Azkena Rock jaialdiko 22. edizioa 50.000 lagun baino gehiago erakarriz ostegunetik larunbatera, pasa den urteko edizioko pertsona kopurua gaindituz nahiz eta eguraldiak lagundu ez duen. Gasteizeko jaialdiak iraun dituen 3 egunetan zehar, Queens of the Stone Age, Sheril Crowe, Jane´s Addiction eta Band of Horses bezalako nazioarteko taldeak egon dira eszenatokiaren gainean. Arabako ordezkaritza ere nabaria izan da aurten jaialdian; Old Time Spooks, Entropía eta Moonshine Wagon taldeen kontzertuekin. Sarrera doan izan duten kontzertuak ere eskaini dira Andra Mari zuriaren plazan ostegun arratsaldetik, larunbat eguerdira. Ostirala izan da egun jendetsuena aurtengo jaialdian, Queens of the Stone Age, Josh Hommek lideratutato stoner talde Kaliforniarra zerrendaren buru zirelarik. Datorren urteko Azkena Rock Festivaleko datak ere iragarri dituzte. 2025eko ekainaren 19a eta 21a bitartean hain zuzen.