Afrikako musika elektronikoa Euskal Herrira dakar Frikun talde lapurtarrak
Kultura
Niko Perretek, Xanti Legartok, Xabi Leonen eta Jon Erbitik osatzen dute Frikun taldea. 'Ezerezko herria' diskoa kaleratu berri dute, iraupen luzeko bigarren lana. Taldearen hastapenak 2016 urtean kokatzen dira. Hasieran, bertsioak izan egiten zituzten nagusiki; taldekide berriekin batera, hasi ziren kantu propioak sortzen.
Musikalki Afro Beat bezala definitzen du bere burua Frikun taldeak. Afro, rock eta euskara bat eginik, hiru zutabe nagusik markatzen dute beraien lana: Afrikar giroak, Basamortuko Bluesa eta Karibeko doinuak, besteak beste. Taldeko kideak proiektu ezberdinetan ibilitakoak dira: Skunk, Joxe Replay, Roots Systen, Cumbiam'bero edota Sparteens adibidez.
'Ezerezko herria' diskoko kantuak pandemia garaian sortu eta grabatu dituzte. Etxean egindako kantu zatiak batu, entsegu lokaleko lanean borobildu, eta Grabaketa Mugerreko Atturri estudioan egin dira nagusiki.
Ikus erreportajea osorik, hamaika.eus atarian, nahieran edo YouTube kanalean.