Aitor Perez, Kulturaren Euskal Behatokia: “Genero arrakala handia dago musika alorrean”
Kultura
2024, urr. 01 - 18:10
Musikagintzan emakumeak gutxiengo dira argi eta garbi, Kulturaren Euskal Behatokiaren arabera. 2022an erakundeak egindako azken analisiaren -“2022an EAEko musika sorkuntzetan eta ekitaldietan emakumeek eta gizonek izandako presentziaren eta parte hartzearen azterketa”- berri eman digu Aitor Perez Salterain, erakundeko teknikariak. Txostena ikusgai dago, Kulturaren Euskal Behatokiaren webgunean.