Skip to main content

Albertina Carri zinegile eta ekintzaile argentinarrari emango dio Zinegoakek Ohorezko saria

Kultura

2022, ots. 01 - 10:02
Zinegoak Bilboko LGTBI+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiak iragarri du bere aurtengo Ohorezko saria. Albertina Carri zinegile eta aktibista argentinarrak jasoko du jaialdiaren sari nagusia eta egilearen zinema zikloa emango du egitarauaren baitan. Azaldu dutenez, Haren lana etengabeko esplorazio bat da, begirada hegemonikotik kanpo geratzen den guztiari ikusgaitasuna emateko” eta hain zuzen, horregatik omenduko du Bilboko jaialdiak bere hemeretzigarren edizioan.
Hamaika Telebista