Amaiurren 'askatasunaren alde bizia eman dutenei' gorazarre egin die Brigade Locok
Kultura
2022, eka. 02 - 12:06
Brigade Loco taldeak ‘Gaztelu beltza’ abestiaren bideoklipa argitaratu du. Idoia Tapia, Skabidean taldeko abeslaria, gainera, kolaboratzaile dute Brigade Locokoek. Bideoklipa Nabarralde fundazioak egindako elkarlana izan da, eta Hodei Izarrak zuzendu du ikus-entzunekoa. Bada, Nafarroako erresistentzia osatu zutenei gorazarre egiteko, Brigade Loco taldeak ‘Gaztelu beltza’ kantaren bideoklipa aurkeztu du. Bideoklip osoa ikusgai, hemen.