Skip to main content

Andaye, historian zehar turismoa egiteko gunea

Kultura

2024, uzt. 19 - 11:07

Andaye interpretazio zentroak uztailaren 17an ireki zituen ateak. Bederatzi espaziotan banatutako 380 metro karratuen bidez, Euskal Herriaren historian zehar ibilaldi bat proposatzen die lokal eta bisitariei, Hendaiari aipamen berezia eginez.

Proposatzen duen bidaia XVI. mendean hasi eta hortik aurrera Hendaiako eta Euskal Herriko narratiban arrastoa utzi zuten gertakizunak kontatzen ditu.

Asko dira bisitariei eskaintzen zaizkien gaiak: kontrabandotik balearen ehizara; sorginkeriatik gastronomiara, bi gerra handien garai konplexuak markatu zituzten gertaeretatik pasatuz.

Bitartean, alderdi ludikoa bermatuta dago, Etienne Pellot izen handiko tokiko azken kortsarioa kartzelatik askatzeko helburu nobleari eskainitako "escape game" bati esker.

Hamaika Telebista