Ane Legarreta, Sormene: “Udaberriko edizioan zaintza landu nahi dugu zentzu guztietan”
Kultura
2023, api. 18 - 14:04
Sormenek apirilaren 27tik 30era egingo du udaberriko edizioa. Iaz, amatasuna, sorkuntza eta euskara izan zituzten ardatz, eta aurten, zaintza izango da ildo nagusia: “Zaintza zentzu guztietan landu nahi dugu: gure hizkuntza, kultura, kulturaren transmisioa…”, adierazi du Ane Legarreta egitasmoko kideak.
Legarretaren esanetan, Sormene Galdakaoko sormen plaza bat da, eta bere helburua da ikusgarritasuna ematea sortzaile eta galdakoztar artistei, eta elkarrekin lanean jartzea, ekimen multidisziplinarrak sortzeko, eta kultur zaletasuna bultzatzeko.
Gazteak hurbiltzea izango da aurtengo erronka, eta horretarako, tradizioak eta kultura modernoak uztartzen dituen hainbat ekitaldi egingo dituzte.