Skip to main content

Ane Maruri, 'Kaxarranka' dantzatu duen lehen emakumea

Kultura

Ane Garitaonandia

2022, eka. 29 - 07:06

Emakume batek dantzatu du lehen aldiz Lekeitioko 'Kaxarranka'. Ane Maruri Etorkizuna taldeko dantzariak bere gain hartu du XV. mendeko dantza egiteko erronka.

Asier Uskolak dantzatu du 2003. urtetik, baina aurten lesio baten ondorioz ezin izango du. Horregatik, aurrerantzean urtero dantzaria aldatzea da herriko dantza taldearen asmoa.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista