Skip to main content

Anje Duhaldek ‘Muga bat beti hor’ kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu

Kultura

2023, urt. 25 - 15:01
Xabier Amurizaren hitzekin sortu du musika Anje Duhaldek berak, eta hainbat musikariren laguntzarekin argitaratu du abestiaren bideoklipa. Txomin Duhalde baterian, perkusio eta ahotsetan, Iñigo Telletxea baxuan, Remy Gachy gitarra, pedal Steel eta ahotsetan, eta Anje Duhalde bera gitarran eta ahots nagusian ageri zaizkigu. Ohikoak dituen rock eta folk doinuez bustita dator abesti berria.

Anje Duhaldek Errobi taldea sortu zuen 70eko hamarkadan Mixel Dubau gitarristarekin. Akelarre plaza taldean zenbait urte egon ostean, bakarkako ibilbidea hasi zuen.
Hamaika Telebista