Apirilaren 2an BECen ospatuko da 'Zeinen Ederra Izango Den Fest' jaialdia
Kultura
Iker Aginaga
2021, abe. 15 - 10:12
Zeinen Ederra Izango Den Fest jaialdia aurkeztu du Zetak taldeak. Peio Reparazek zuzentzen duen proiektuak iragan urtean iragarri zuen jaialdia egiteko asmoa eta lekua eta kartela argitu gabe ere jada 2.000 sarrera zituen salduak ekitaldiak. Barakaldoko BEC-en ospatuko da 2022ko apirilaren 2an.
Horrez gain, parte hartuko duten zenbait talde jakinarazi dituzte antolatzaileek eta Zetak taldearekin batera Gatibu, Iseo & Dodosound, Zoo, ETS, Maria Arnal y Marcel Bages, Los Chikos del Maiz, Sua eta Adriana Gaulter ere arituko dira, oraindik baieztatzeke dauden beste zenbaitez gain.