Skip to main content

Arabako Bertsolari Txapelketak 40 urte beteko ditu aurtengo edizioarekin

Kultura

2024, urt. 15 - 13:01

Arabako Bertsolari Txapelketak 40 urteko bidea beteko du urtarrilaren 28a eta martxoaren 16 bitartean burutuko den edizioarekin. 18 bertsolarik hartuko dute parte eta 6 izango dira Gasteizko Principal Antzokian egingo den final handira helduko direnak. Finalean egoteko, hori bai, final laurdenak eta finalaurrekoak gainditu beharko dituzte. Lehenengo saioa Izarran izango da, urtarrilaren 28an. Txapelketa Oionera helduko da ere, otsailaren 4an, eta Aramaiora, hilabetearen 11n. Hiru zita hauetako irabazleek Aramaion eta Dulantzin burutuko diren finalaurrekoetan egongo dira.

Hamaika Telebista