Aritz Ganboaren 'Bideak' dokumentala, landa-eremuari eta kulturari balioa ematen dion lana
Kultura
2022, ira. 06 - 09:09
“Izan zirelako gara, Artzainak izan zirelako”. 'Bideak' dokumentalak Aritz Ganboa artzainaren jatorria du abiapuntu. Gazta batekin, Nafarroako mendietan korrika, Aritz Ganboa bere arbasoen herriak batzeko erronkan murgilduko da: Sakanako Arruazu eta Erronkariko Izaba.
Hamaika ahots eta testigantza biltzen dira dokumentalean, guztiak helburu berarekin: landa-eremuari eta kulturari balioa ematea eta landa-eremu bizia aldarrikatzea, hiriaren eta landa-eremuaren artean zubiak eraikiz.