Skip to main content

Aroa Zubizarreta garaile Oionen jokatutako Arabako Bertsolari Txapelketaren final laurdenetan

Kultura

2024, ots. 06 - 07:02

Aroa Zubizarretak irabazi du Arabako Bertsolari Txapelketaren bigarren final laurdena. Zubizarretak 261 puntu eta erdi eskuratu zituen Oionen jokatutako saioan eta finalerdietarako pasea lortu du. Izarran garaile atera zen Peru Abarrategirekin batera finalaurrekoetara sailkatzen den bigarren bertsolaria izan da. Xabi Igoak eta Manex Agirrek bigarren eta hirugarren postuak eskuratu zituzten, hurrenez hurren, biek ala biek 259 puntu eta erdiekin. Maddi Agirre, Rikardo Gonzalez de Durana eta Orlando Arreitunandia izan ziren Oionen parte hartu zuten gainerako bertsolariak.

Hamaika Telebista