Skip to main content

Arrikrutz Oñatiko kobetan barrena ezagutu ditugu bertako aurkikuntza paleontologikoak

Kultura

2022, ira. 09 - 10:09

Arrikrutz espeleologia, arkeologia eta paleontologia azterketetan aitzindaria da Euskal Herrian. Oñati-Arrikrutz haitzuloa Gesaltza-Arrikrutz sistema karstikoaren parte da, eta Aizkorri mendigunean dago. 

Arrikrutz-Oñatiko koba berezia da bertako aurkikuntza paleontologikoengatik. Errinozeronte iletsua (Coleodonta antiquitatis), leize hiena (Crocuta crocuta spelaea) eta orein erraldoien (Megaloceros giganteus) aztarnez gain, aipagarriak dira Arrikrutzen agerturiko leize hartzen (Ursus spelaeus) hezurdura ugariak eta Iberiar penintsula mailan bakarra den leize-lehoiaren (Panthera leo spelaea) hezurdura osoa.Azken hau, Arrikrutzeko kobetan egin den aurkikuntzarik garrantzitsuena da orain arte. Lehoi mota hau Eurasian bizi izan zen duela 300.000 eta 10.000 urte bitartetan eta inoiz izan den felido handietako bat zen. Arrikrutzeko galerietako batean aurkitutako eskeleto osoak 35.000 urte inguruko datazioa du.

Gaur egun, 53 galeria dago irekita soilik jendea hartzeko.

Hamaika Telebista