Arteari, begiradari eta memoriari buruzko kontakizuna, Tabakalerako That Time erakusketan
Kultura
Udane Arbeo
2023, eka. 22 - 16:06
Tabakalerak ‘That Time’ inauguratu du, zentroko erakusketarik handiena, Arte Ederren Bilboko Museoarekin batera egindakoa, sorkuntza garaikidetik abiatuz. 80 artistaren 107 lanek osatzen dute. Museoko bilduma da erakusketaren jatorria, eta orain Donostian dago erakusgai artearen eta memoriaren inguruko kontakizun bat proposatzeko. Artelanak azaroaren 5era arte egongo dira ikusgai.