Asier Otamendi Arabako Bertso Txapelketako finalerako sailkatu da
Kultura
Larunbat honetan, martxoak 2, jokatu da Arabako Bertsolari Txapelketaren XVI. edizioaren finalerdia Dulantziko Kultur Etxean. Bigarren fase honetan, parte hartu duten bertsolariek 14 bertso kantatu dituzte, eta Asier Otamendik lortu ditu puntu gehien, 366.5 zehazki. Irabazleari jarraituz, Paula Amilburu, Aroa Arrizubieta, Xabi Igoa, Aitor Ugarte eta Izar Mendiguren izan dira txapelketan parte hartu duten sei bertsolariak. Asier Otamendik, martxoaren 16an jokatuko den finalerako bigarren txartela lortu du. Finala Gasteizen izango da, Prinzipal Antzokian, arratsaldeko 17:30ean. 40 urte beteko dira Arabako lehen bertsolari txapelketa jokatu zenetik, edizio honetan Asier Otamendirekin batera Aroa Arrizubieta, Iñaki Viñaspre, Manex Agirre, Paula Amilburu eta Peru Abarrategi dira finalerako sailkatu diren bertsolariak.