Skip to main content
1200x90 Zama Doinuz Arindu

Iragarri dituzte azken Hatortxu Rock jaialdirako lehen konfirmazioak

Kultura

2025, urt. 02 - 09:01

Bulego, Nøgen, Tatxers, Skabidean, Streetwise, Banda Bassotti, Gozategi, Eñaut Elorrieta, Los Zopilotes Txirriaos eta Betagarri dira uztaileko azken asteburuan Lakuntzan Hatortxu Rock jaialdiari agur esateko batuko diren hamarnaka taldeen lehen aurrerapena.

“Hilabeteetako lana dator Hatortxuri merezi duen agurra emateko. Apurka-apurka emango diogu forma hitzordu horri, zarataz, elkartasunez eta sorpresaz betetako lau egunetara", gaineratu du antolakuntza taldeak. “Atzerako kontaketa martxan dago”. Lakuntzako bonuak salgai daude Hatortxuren webgunearen bidez, 94 euroko prezioan. Jakinarazi dutenez, eskaintza berezi hori urtarrilaren 13an amaituko da.

Hamaika Telebista