Skip to main content

Badator HTX ROCK 29, Atarrabiako azkena

Kultura

Irati Alvarez

2024, abe. 23 - 14:12

Muntaketa lanak aurreratuta dituzte jada Atarrabian larunbat honetan, abenduaren 28an, ospatuko den Hatortxu Rocken 29. ediziorako. Edizio hau berezia izango da, Atarrabian egingo den azkena izango baita. Ostean, Hatortxu Rockek agur esango du uztailaren amaieran Lakuntzan ospatuko den lau eguneko festarekin.

ETS, Süne, Maskak, Marabiyak Sound, DJ Reimy, Tatxers, Lendakaris Muertos, Roba Estesa, Sofokaos, Les Testarudes, Goxua 'n Salsa, Apotheke, Toc, Arene 6, Kop, Su Ta Gar eta Unidad Alavesa izango dira oholtzan larunbatean.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista