Skip to main content

Basterretxearen ‘Euskal serie kosmogonikoa’ ikusgai egongo da Gasteizko Montehermoson

Kultura

Mikel Lopez de Ciordia

2024, eka. 26 - 12:06
Gasteizko Montehermoso jauregiak Nestor Basterretxearen ‘Euskal serie kosmogonikoa’ hartuko du ekainaren 27tik aurrera. Artistaren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko egitarauaren barruan kokatzen da erakusketa hau. Haritz-egurrezko 18 eskultura dira Montehermoson ikusgai egongo direnak, euskal mitologiari begira daudenak. Izan ere, Jose Miguel Barandiaranen ‘Diccionario de la mitologia vasca’ liburuan oinarritutako lanak dira.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista