Skip to main content

'Bekaduna' websailaren estreinaldia Hamaika Telebistan!

Kultura

2022, eka. 17 - 11:06

UEUk ekoitzi du 50. urteurrena dela eta, beste hainbat ospakizunekin batera. BIRA produkzioak eta Hiru Damatxok egin dute elkarlanean, eta Mikel Irazusta eta UEUko lantaldea aritu dira aktore lanetan.

Lau kapituluk osatzen dute web saila, Harrera, Ekilibristak, Zuzendaria eta Froga. Guztiak Hamaika Telebistan eta hamaika.eus atarian ikusteko aukera izango da larunbatean eta igandean 13.00ean eta 20.00etan. Kepa Sarasola UEUko zuzendaria elkarrizketatuko dugu, eta ondoren, websaila eskainiko da.

Hamaika Telebista