Bernardo Atxagaren “Holaxe bizi da Xola” haur literaturako bilduma aurkeztu du Ereinek
Kultura
2023, Maiatza 16 - 17:05
Atxagak sortutako Xola txakurraren bost abenturen bilduma kaleratu du argitaletxeak. Euskarazko haur literaturako narrazio klasikoak dira, 1995etik aurrera argitaratu zituen idazlea. Narrazioak liburu bakar batean bildu dira, eta Shogakukan japoniar argitaletxe ospetsuak aukeratu zituen 2022an, literatura unibertsaleko haurrentzako lan onenetakotzat hartuta.
Mikel Valverdek ilustratu ditu komikiak eta Uxue Razkin izan da liburuaren editorea.
Mikel Valverdek ilustratu ditu komikiak eta Uxue Razkin izan da liburuaren editorea.