Lehen ordutik jendetza batu da ZeidFest Gaztea jaialdian Betagarri ikusteko
Kultura
2025, api. 05 - 17:04
Lehenengo taldea izan da Betagarri jotzen baina zaleak ez zaizkio falta izan; bete-bete egon da kontzertua. Pozik agertu dira erantzunarekin, esan dute ez zutela “halako jendatzarik” espero lehen orduan eta “oso ondo” joan dela.
Azaldu dute orain dela urte batzuk ez zutela festibal batean jotzen, azken kontzertua 2017an izan zela Hatortxu Rocker, gaur ZeidFest Gaztea jaialdian jo duten arte. Hala, aurrera begira, azken Hatortxu Rocken joko dute berriz, “polita izango da” gaineratu dute.
Horrez gain, ZeidFesterako duten plana ere kontatu digute!