Skip to main content

Aste Nagusian 'Bidearen amaieran' show-a euskaraz eskainiko da 'Euskalduna Klub' aretoan

Kultura

2024, abu. 20 - 09:08

Aste Nagusi honetan, Hortzmuga konpainiaren 'Bidearen amaieran' show-a eskainiko da 'Euskalduna Klub' aretoan. Izan ere, Euskalduna Jauregiak Urban Hall aretoa benetako kabaret bihurtuko du abuztuaren 17tik irailaren 1era, ‘Euskalduna Klub’ izena izango duena. Harmailak izango ditu, eta eszenatokitik hurbilen dagoen gunean mahaitxo baxuak. 

'Bidearen amaieran' beren beregi sortu da ‘Euskalduna Klub’erako. 13 emanaldi eskainiko dira guztira; horietako bi euskaraz izango dira, abuztuaren 22an eta 29an.


Sinopsia
Divina Pedrea drag-a, Bilbora, bere jaioterrira itzuli da. Duela 20 urte etxetik bota zuen, eta, orain, alzheimerraren ondorio izugarriak pairatzen ari den aitarekin elkartu da berriro. Hala ere, istorioak beste kutsu bat hartuko du orain, izan ere, Pedro, aita, Euskalduna ontzioletako sindikalista ohia da. Aste Nagusi betean semeak bere ikuskizunarekin lehen aldiz zapalduko duen eszenatoki dotorea dagoen lekuan zegoen lantegiko behargina da Pedro.