Bilbok Liburu Azokaren 54. edizioari ateak zabaldu dizkio
Kultura
2024, Maiatza 31 - 13:05
Euskadiko Liburu Ganberak antolatutako Liburu Azokaren 54. edizioak ateak ireki ditu ekainaren 9ra, arte Bilboko Areatza pasealekuan. Edizio honetan, 53 etxola egongo dira eta azken argitalpen-nobedadeak hartuko dituzte 11 egunez, baita aurkezpenak eta bestelako literatura-ekitaldiak ere, non liburuak eta horien egileak protagonista izango diren.
Inaugurazio ekitaldian Mikel Santiago idazlea izan da, aurtengo Atea-Laboral Kutxa Saria jaso duena.
Edizio honetan, Bilboko udalak bere parte hartzea izango du bi etxola jarriz. Batean udal argitalpenak jarriko dira salgai, eta bestean, Bilboko Liburutegien Sareak Fondo Bilbao erakusketa bibliografikoa jarriko du.
Literatur aurkezpenak eta bestelako proposamenak ere antolatu dituzte Liburu Azokaren baitan. Bidebarrieta Kulturguneak hainbat liburu aurkezpen hartuko ditu eta han izango dira Lorenzo Silva, Noemi Trujillo, Jose Maria Gorordo eta Lucia Etxebarria besteak beste.
Arratsaldean, 19:00etan Bidebarrietako liburutegian Maria Larreak "Los de Bilbao nacen donde quieren" liburua aurkeztuko du eta 20:00etan Manu López Gasenik "Snarkaren ehiza" lana aurkeztuko du beste hainbat idazleren artean.