Bilboko Itsasadarra 'BBK Ria'ren agertoki bihurtuko da ekainaren 28an
Kultura
2025, Maiatza 23 - 11:05
BBK banku-fundazioak bere 10. urteurrena ospatzen du aurten, eta horren harira, ekitaldi “berritzaile” eta doako bat antolatu du Bilboko Itsasadarrean. Ekainaren 28an izango da hitzordua, 18:00etatik 21:30era, eta antolatzaileen arabera, musika, berrikuntza eta hiriko paisaia uztartzen dituen esperientzia paregabea izango da.
Ekitaldian, gaur egungo panorama musikalean nabarmentzekoak diren ETS taldeko Iñigo, Amaia eta Arde Bogotáren zuzenekoak ikusi ahal izango dira.