Skip to main content

Bilboko Letren Gutun Zuria jaialdiaren edizio berriak "hitzaren adierazpen guztiei" begiratu die

Kultura

2024, ots. 28 - 14:02

Gutun Zuria Bilbao Letren Nazioarteko Jaialdia "mugarik eta aukera-mugarik gabeko lurraldea" izan da aurten, otsailaren 27tik martxoaren 2ra, eta "hitzaren adierazpen guztiei" begiratu dio hamaseigarren edizioak. "Berba dariola" izenburupean, ehundik gora "sortzailek" hartu dute parte, tartean direla, izen ezagunenak aletzearren, Mariasun Landa, Juan Mayorga edo Arantxa Urretabizkaia adibidez.

BBKk eta Azkuna Zentroak BBK Gutun Zuria Bilbao ohorezko saria banatu dute hirugarren aldiz. Aurten "Mariasun Landa euskarazko haur eta gazte-literaturaren berritzaile handiari eta Juan Mayorga antzerkiak eta egileek arte eszenikoei egiten dieten ekarpena irudikatzen duen dramaturgoari eman diote.