Skip to main content

Bilboko Udalak jarri du abian ‘Hala Birala’, adingabeentzako euskarazko aisialdi programa

Kultura

2022, eka. 08 - 13:06
Adingabeak Sare sozialetan euskarazko edukiak sortzen, editatzen eta elkarbanatzen ikasteko programa da ‘Hala Birala’. Euskararen Etxean antolatuko da 11 eta 12 urte bitarteko adingabekoentzat ekainaren 27tik 30era. Guztira 320 plaza eskainiko dira. Azkue Fundazioak eta Bilboko Udalak martxa jarritako programak 'B-Tuber' ordezkatuko du.
Hamaika Telebista