'Black is Beltza II: Ainhoa' filmeko soinu-banda CD formatuan eta LP bikoitzean merkaturatuko da
Kultura
Fermin Muguruza zinema-pantailetara itzuliko da 'Black is Beltza II: Ainhoa' animaziozko film berriarekin.
Mundu mailako estreinaldia Zinemaldian eskainiko da datorren irailaren 23an, ostirala, Donostiako Belodromoan. Sarrerak dagoeneko agortu dira. Azken aukera bat egongo da, egunean bertan leihatilan.
80ko hamarkadan kokatuta, zinta girotzen duen musika proiektuaren zati garrantzitsu bat da. Maite Arroitajauregi ‘Mursego’k sortu du filmaren soinu banda originala Horrez gain, Kortatu, Redskins, Cicatriz, The Pogues, Benny Moré, Barricada, Bakht Zamina, Tania Saleh, Brenda Navarrete, Zebda eta Massilia Sound System bezalako artista eta taldeen lanak daude.
Soinu-banda CD formatuan eta LP bikoitzean (biniloa) merkaturatuko da irailaren 16tik aurrera.